Albisteak

Sarako Biltzarra apirilaren 22an eta 23an

Asteazkena, 2019-04-17

Apirilaren 22an eta 23an ospatuko da aurten Sarako Idazleen Biltzarra. Lehenengo eguna jende guztiari irekita, bigarrena profesionalei zuzendua, "Euskarazko literatura helduentzat" lelopean. Euskal Idazleen Elkartea ere bertan izango da, jarraian ikus dezakezue bigarren eguneko egitaraua. (Argazkia: EKE).

Apirilaren 22ko egitaraua:

Oharrak:

Karpan sartzea dohain eta Kiroldegian 2 €

Gazte literatura saileko irakurketa musikalak Kiribil konpainiaren eskutik ondoko orduetan: 11:00-12:00-15:00-17:00etan.

Eskoliarren lanen erakusketa.

Séverine DABADIE-ren «Herri hau poema bat da» argazki erakusketa.

Ekitaldi paraleloa 12:30etan : «1813-1814  Napoleonen tropek  eta bere etsaiek Euskal Herria nola suntsitu zuten» oroitarriaren  estrenaldia - Denen Etxeko parkean - Lapurdi 1609 elkartearen eskutik.

—————–

10.00: Eskoliarren lanen aurkezpenak, ikasleen eskutik: «Beste nonbaiteko haurrak» gaiaren inguruan. Kamishibai aurkezpena «Gadji» Oztibarreko ikastola eta Virginie Hervieu ZTK argitaletxea.

10:30: Liburu aurkezpena «1813-1814 Euskal Herria suntsitua» Mixel Mendiboure-ren eskutik.

10:45: Aurkezpena: Abbadiako «Nekatoenea» egoitzan antolatu idazle egonaldiaren aurkezpena (CPIE Itsas Bazterrak eta EKEk antolatua), Aintzane Lasarte eta Iñaki Martiarena «Mattin»-en eskutik.

11:00: Euskaltzaindiaren argitalpenen aurkezpenak:

«Euskara batua eta Ipar Euskal Herria 1964 -2018» Jean-Baptiste Coyos-en eskutik.

«Janpierra lexardoarteren bitzitzea edo basabürüaren trajeria». Jakes Sarraillet-en eskutik.

Le Dauphin: 1757ko gutuneriari buruzko osagarriak eta gogoetak «Othoi çato etchera». Xavier Elosegi-ren eskutik.

11:20: Liburu aurkezpena «Basque(s)» 32 idazleen elkarlana (Euskal erakustokiaren lagunak, CAIRN argitaletxea). Argitxu Camus Etxecopar, Eric Dichary, Philippe Etchegoyhen eta Évelyne Mourguy, Patrick Pepin-ek animaturik.

11:40: Liburu aurkezpena: «Herria irakurtua» Janbattitt Dirassar-en eskutik, Begiraleak argitaletxea.

11:50: Liburu aurkezpena: «Komunitatea hats - bahiturik» Ainize Madariaga Muthular-en eskutik, UEU argitalpenak.

12:00: IKUSKA 2018 sari banaketak Juan Mari Txoperena eta Rafael Zubiria-ri.

12:20: Liburu aurkezpena «Cinéma Basque, 3 générations de cinéastes» (Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiaren zuzendariaren zuzendaritzapean osatutako elkarlana ) Alexandre Hurel-en eskutik, Pimientos/Arteaz argitaletxea.

14:00: Liburu aurkezpena «Origine de la langue Basque» Kepa Arburua Olaizola-ren eskutik.

14:20: Liburu aurkezpenak «Saint-Jean-de-Luz, architecture» Daniel Albizu eta Françoise Vigier, eta «Trinquets» Michel d’Arcangues, Kilika argitaletxea.

14:40: Liburu aurkezpena «Saint-Jean-de-Luz» Dominique Duplantier eta Jean François Larralde-ren eskutik, Koegui argitaletxea.

15:00: Diaporama batek lagundu aurkezpena «Ce pays est un poème / Poema bat da herri hau» Séverine Dabadie eta Itxaro Borda-ren eskutik, Elkar argitaletxea.

15:30: Liburu aurkezpenak Juan Carlos Etxegoien Xamar-en «Etxera Bidean » eta Kepa Altonaga-ren «Duvoisin kapitainaren malura», Pamiela argitaletxea.

16:00: AFONIAK emanaldia: Performantza artistiko eta literarioa Xabier Erkizia (musikaria, idazlea), Arantxa Iturbe (idazlea) eta Lucas Rullo (idazlea)-ren eskutik.

17:15: Liburu aurkezpena «Aztihitza, Xahoren Biografi koa» Asisko Urmeneta-ren eskutik, Herrima Kultur Elkartea argitalpenak.

17:30: Aurkezpena: «Domingo Garat Pastorala» Pagolako antzezle eta idazleen eskutik.

Sarako_biltzarra_2019245x230

Apirilaren 23ko egitaraua:

Egun osoan zehar :

- Argitaletxe eta liburu dendak erakusleen gunean ikusgai,

- Haur literaturari dedikatu gunea, irakurketa musikalak entzuteko aukerarekin.

9:00 Harrera

9:15 Egunaren idekitzea eta Bilketa (Euskal funtsen programa) eta Euskal kultur erakundearen aurkezpenak.

9:30 Mintzaldia «XXI. mendeko euskal literatura» Itziar Madinaren eskutik (idazlea, irakaslea, Euskal ikasketetan doktore)

"Pascale Casanova (1959-2018) ikerlariarentzat literaturak kapital sinbolikoa metatzen du, izan literatura nagusia edo menperatua. Euskal literatura garaikidea: zer da? norentzat eta zertarako dugu? Nola maita eta maitaraz? "

11:00 Euskal Idazleen Elkartearen aurkezpena.

Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) bi ildo jarraitu ditu beti: idazlearen rola defendatzea batetik, eta irakurzaletasuna zabaltzea eta areagotzea bestetik, euskararen lurralde osoan. Garbiñe Ubedak, elkarteko lehendakari den aldetik, taldea zergatik eta zertarako sortu zen azalduko du, baita zer zerbitzu eskaintzen duen gaur egun. EIEren gaurko erronkeri dagokionez, Peru Iparragirre poeta eta literatur kritikaria, idazle izateaz arituko da jarraian, bere ikuspegitik eta bere esperientziatik.

11:45 Topaketa eta trukaketa momentua : parte hartzaile, idazle, editore, liburu denda…

12:45 Bazkaria antolatzaileek eskainia.

14:30 «Odisea» emanaldia, Pantxix Bidart eta Kiribil konpainiaren perfomantza artistiko-literarioa.

Publiko guzientzat, 15 urtetik gora. Iraupena: 60 min.

Homere-en Odisearen berinterpretazio garaikidea literatura, musika eta olerkia uztartzen dituen ikusgarria. Ulises intemporala da, unibertsala, hainbat interpretazio eta sorkuntzen iturria, eta Pantxix Bidartek Euskal Herriari eta gaur egungo problematikei lotu nahi izan du.

15:30 Mahain ingurua «Irakurketa euskaraz nola sustatu?» Pantxika Maitiak animaturik besteak beste ondoko aipagaien inguruan: zertan da gaur egun euskarazko irakurketa profesionalen ikuspuntutik? Zein dira hauek plantan ematen dituzten bultzatze urratsak ? Nola baloratzen dute beraren egitekoa sail horretan ?

Parte hartzaileak: Lierni Arizaga (kazetaria eta irakurketa kluba baten sortzailea), Maider Bedaxagar (artista, liburuzaina), Peio d’Uhalt (editorea), Lucien Etxezaharreta (idazlea, editorea), Gilles Riviere (liburuzaina).

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)