Albisteak

Saiakera lan berrien zain da Miguel de Unamuno Saria

Asteartea, 2018-02-27

Gaia librea izango da eta pentsamenduaren edozein jakintza-arloko lana onartuko da. Idazkerari dagokionez, “ikusmoldea sormenekoa izango da, eta ez akademikoa”. Epaimahaiak bereziki estiloa eta egitura baloratuko ditu, “baita irakurtzeko arintasuna edo atsegintasuna ere”. Lanak aurkezteko apirilaren 30ean amaituko da.

Lehiaketa honetan parte hartzeko, 18 urtetik gorako idazlea behar duzu izan. Aukeran, bi dira modalitateak: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa.

Saiakera-lanen gaia librea da eta pentsamenduaren edozein jakintza-arlotakoak izan daitezke; hala ere, ikusmoldea sormenekoa izango da, eta ez akademikoa. Era berean, aurkeztutako lanak ez dira doktoretza-tesi edo ikerlan baten transkripzio hutsa izango. Argitaratua izan ahal izateko monografia izaera izango dute. Kontuan hartu behar da epaimahaiak estiloa eta egitura bereziki baloratuko dutela, baita irakurtzeko arintasuna edo atsegintasuna ere.

Azkenik, lanek gai bakarra garatuko dute edota elkarrekin zerikusia duten zenbait gai, beti ere, osotasunari eutsiz. Ez dira onartuko artikuluen bilduma hutsak.


Originalak, argitaratu gabeak

Saiakerak originalak, argitaratu gabeak eta; argitaratuz gero, aipatu beharreko saririk eta accesitik lortu bakoak izango dira. Ez dira originaltzat hartuko aukeratutako modalitatekoa ez den beste hizkuntza batetik itzulitako lanak.

Lehiaketa honetara aurkeztu ostean, lana argitaratu edo sarituko balute, egileak egoera berri hori jakinarazi beharko die antolatzaileei.


100 orriko idatzia

Lanak gutxienez 100 orrikoak izango dira (DIN A-4 formatuan, Times New Roman letra-motan edo baliokidean, eta 12 neurrian), lerrotik lerrora tarte bat eta erdi (1,5) utzita.


Lana non eta nola aurkeztu?

Lanak udalaren web-orriaren bidez aurkeztu beharko dira: www.bilbao.eus/unamunosaria

 Saiakera-egileak hauxe egin beharko du:

-Idazkia datuekin bete.

- Saiakera-lana PDF formatutan erantsi.


AsierAmezaga

Iazko edizioan, Asier Amezaga Etxebarria ikerlaria nagusitu zen euskarazko kategorian. Inor ez delako profeta bere mendean, Gabriel Arestiren egunean lanarekin epaimahaiaren oniritzia jaso zuen: "Gabriel Arestiren biografian egiten duen ibilbideak Euskal Herriko garai bati buruzko gogoeta zabalagoa egiteko balio du, euskal kultura eta literaturarekin lotutako gaietan sakonduz, bai eta soziologiarekin eta azken hamarkadetan izan diren eztabaida politikoekin lotutakoetan ere. Horrela, Gabriel Arestiren pertsonaren eta bere gorabeheren bidez, entseguak gaur arte heltzen den gainbegirada orokorra egiten du eta Bilboko egilearen figura literario eta politikotik harago doazen gaiak proposatzen ditu".

Gaztelaniazko lanen artean, Mario Martín Gijónen idatzia gailendu zen. Un segundo destierro. La sombra de Unamuno en el exilio español lanari esker lehen saria eraman zuen.

96 lan aurkeztu ziren iaz, 89 gaztelaniaz eta 7 euskaraz.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)