Albisteak

Poesia eta pentsamendua loturik, hamargarrenez

Asteartea, 2017-05-02

Hamargarren edizioa du aurtengoa Poesia eta Pentsamendua egitasmoak: bihar eta etzi, hitzaldiak eta errezitaldiak egingo dituzte Durangoko Arte eta Historia Museoan. Ekainean, beste hainbeste hitzaldi eta errezitaldi antolatuko dituzte Donostian.

Hamar urteotan Poesia eta Pentsamendua errezitaldiak egindako bideari buruz galdetu diogu Aritz Gorrotxategi antolatzaileari, eta balantzea ezin hobea dela adierazi digu: "Antolaketan hasi ginenean, ez genuen uste horrenbeste urte egingo genituenik. Urtez urteko filosofiarekin lan egin dugu. Pentsa, lehengoan ikusi genuen Gutun Zuriak ere 10 urte egin dituela. Jakina, guk ez dugu Gutun Zuriaren dimentsioa, baina, egonkortasunaren aldetik, esan daiteke poesiaren arloan bere lekua aurkitu dutela Poesia eta pentsamendua jardunaldiek, eta erreferente bat ere badirela. Hamaikagarrena egitea espero dugu, eta aurrera jarraitzea".

Jardunaldietan parte hartu duten poetez eta horiek aukeratzeko irizpideez galdetuta, hauxe erantzun digu Gorrotxategik: "Poeta asko igaro dira Durangoko jardunaldietatik, bai euskaraz bai gazteleraz idazten dutenak, estiloz eta ikuskeraz ezberdinak. Ardatza poesia da, batez ere gogoetarekin eta kontzientziarekin lotutakoa, baina, gurera gonbidatu ditugun idazleak ikusita, nekez esan daiteke soilik poesia estilo edo lerro jakin bati heldu diogunik. Aniztasuna eta hizkuntzen arteko zubi-lana oso garrantzitsua da guretzat".

Hori guztia kontuan hartuta, aurtengo edizioan menu hau prestatu dute:

Maiatzak 3

19:00

Ramón Andrés poeta eta saiakeragile iruñearraren hitzaldia: "El poema y sus utopías"

Leire Bilbao eta Garazi Ugalde poeten errezitaldia

Maiatzak 4

19:00

Elene Medel poeta kordobatarraren hitzaldia: "He aquí un prado. Lenguaje y feminismo en las poetas del siglo XX"

Anjel Erro eta Irati Goikoetxea poeten errezitaldia

Tokia: Durangoko Arte eta Historia Museoa

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)