Albisteak

Hiru antzezlan estreinatuko dituzte Eztena jaialdian

Asteazkena, 2019-06-19

Hiru antzezlan estreinatuko dituzte aste honetan Mikelazulok antolatu ohi duen Eztena arte eszenikoen jaialdian. Azken bi asteetan 20 aktore hiru laborategitan sortu dituzte antzezlanok, eta jaialdian bertan ikusi ahal izango dira soilik. Ekainaren 21, 22 eta 23an izango dira emanaldiak.

"3 zuzendari, 20 aktore, probokazio bat", lelo horrekin abiatu zuten Eztena arte eszenikoen jaialdiko antolatzaileek aurtengo deialdia. Haien ideia, ez ohikoa oso: 20 aktoreren bila zebiltzan, hiru zuzendariren begiradapean hiru antzezlan sortu eta estreinatzeko. Emaitza bi asteko lan intentsibotik letorkeena. Honela azaldu berri digute antolatzaileek, Uberanera igorritako oharrean:

"Euskal Herriko eta haragoko 20 sortzaile lanean ari dira herriko kaleetan eta bertako espazio ezberdinetan. Aurtengo jaialdia berezia izango da, “Hiru proiektu, 20 sortzaile, probokazio bat” izenpean antzerkiaren izurritea zabaltzea helburu.

Hiru proiektu hiru ikuskizun sortzeko, herrian bertan sortuak hirurak. Proiektuan parte hartzeko deialdia zabaldu zen apirilean eta horretara aurkeztutako sortzaileekin sortu ziren taldeak. Azken bi aste hauetan ari dira dagoeneko lanean, bakoitza zuzendari edo konpainia batek gidatuta. Horman Poster konpainia familia bereko lau kiderekin ari da lanean, “Eraikitzen gaituzten hitzak” izenez batailatutako proiektua sortzen, Metrokoadroka kolektiboko kideak zortzi sortzaileekin ari dira “Aldarri” proiektuaren inguruan, eta azkenik, Espe Lopez antzerkilaria beste zortzi sortzailerekin osatutako “La mirada” laborategia zuzentzen ari da. Hiru lanak Eztena 2019 jaialdiaren egunetan izango dira soilik ikusgarri, ekainaren 21etik 23ra.

Eztena jaialdiko kideek arte eszenikoak herrian txertatzeko eta antzerkiaren grina zabaltzeko helburuz azken 10 urteetan egindako lanari jarraituz irudikatu dute aurtengo edizio berezia. Izurritea beraz martxan dago herriko kaleetan eta espazio ezberdinetan, sortzaileak biztanleekin kontaktuan daude eta herriko historioez eta giroaz kutsatzen dabiltza."

28"Aldarri" proiektuko aktore batzuk kalean ariketak egiten.

Parte hartzaileak eta egitaraua

Hauek dira hiru proiektuetan parte hartuko duten aktoreen izenak:

- “Eraikitzen gaituzten hitzak” – Zuzendaritza: Horman Poster.

Ausin – Ugartemendia familia

- “Aldarri”. Zuzendaritza: Metrokoadroka sormen laborategia.

Andoni Mutiloa

Ikerne Mendieta Uskola

Alazne Lastra Crespo

Danilo Facelli Fierro

Alvaro Garayalde Calvo

Eider Perez Martinez

Amaia Ruiz de Galarreta

Ivan Aizpurua

- “La mirada/Begirada”. Zuzendaritza: Espe Lopez.

Maite Aizpurua Olaizola

Xanti Agirrezabala Zeberio

Jon Ander Urresti Ugalde

Maider Lekunberri

Olga Onrubia Nebot

Olatz Beobide Egańa

Sonia Villamor Blanco

Belén Cruz Pérez

horman poster

"Eraikitzen gaituzten hitzak" laneko sormen prozesua.

Egitaraua

EKAINAK 21

17:00

ERAIKITZEN GAITUZTEN HITZAK. Horman Poster

Lekua: Zamalbide 4 kaleako etxearen eskaratzean.

19:00

ALDARRI. Metrokoadroka kolektiboa

Lekua: Herriko enparantza + Gamon Zumardia.

22:30

LA MIRADA. Espe Lopez.

Lekua: Niessen antzokia.

EKAINAK 22

12:30

ALDARRI. Metrokoadroka kolektiboa

Lekua: Pablo Sorozabal plaza (Beraun)

19:00

LA MIRADA. Espe López

Lekua: Niessen antzokia

EKAINAK 23

12:30

ALDARRI. Metrokoadroka kolektiboa

Lekua: Txirrita parkea (Patxiku kanpa)

17:00

ERAIKITZEN GAITUZTEN HITZAK. Horman Poster

Lekua: Zamalbide 4 kaleko etxearen eskaratzean.

19:00

ERAIKITZEN GAITUZTEN HITZAK. Horman poster

Lekua/Lugar: Zamalbide 4 kaleko etxearen eskaratzean. En el portal de la casa en la calle Zamalbide 4.

20:00

LA MIRADA. Espe Lopez

Lekua: Niessen antzokia

SARREREN ERRESERBA

Zure lekua erreserbatu nahi baduzu eztenasarrerak@gmail.com helbidera idatzi. Sarrerak doakoak dira.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)