Albisteak

Hegats aldizkariaren 56. zenbakia osorik sarean

Osteguna, 2019-06-13

Durangoko Azokaren atarian aurkeztu zuen Euskal Idazleen Elkarteak HEGATS aldizkaria. 56. zenbakia du edizio honek, formatua eraberritu zenetik laugarrena. Garazi Arrula Ruizek zuzendu zuen 56. ale hau, eta orain osorik topatu dezakezue sarean.

Historia luzeko aldizkaria da Euskal Idazleen Elkarteak publikatu ohi duen Hegats. Etapa ezberdinak ezagutu ditu, eta azkenak ikusgaritasun handia eman dio. Azken lau zenbakietako bakoitza idazle ezberdin batek editatu du, kolaboratzaile sare zabal bat koordinatuz, eta estetikoki ere irudiz beteriko estetika bisual bat proposatu du. HEMEN irakurri eta deskargatu ditzakezue osorik azken lau zenbakiak.

56. zenbakiaren kasuan, Garazi Arrula Lopez enkargatu zioten edizioa. Honatx arduradunen azalpena:

Hegats aldizkariaren 56 zenbakiari Hitz beste izenburua jarri genion, hitzarekin baliatuz edo hitzak erabiliz hamaika espresio mota daudela gogorarazteko. Artearekin, filosofiarekin, antzerkiarekin, zinemarekin eta grafikarekin hitzak duen lotura azalduz osatu zeun Garazi Arrulak Hegats 56, besteak beste. Horretarako alor desberdinetan dabiltzan idazleen ikuspegia eta errealitatea erakutsi zigun. Hegats aldizkariak honakoa aldarrikatu nahi zuen: zenbat aurpegi dituen hitzak, eta horien sortzaile guztiak idazle.

Ikus jarraian abenduan eskainitako prentsaurrekoa:

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)