Albisteak

(Durangoko Azoka) Antzerki nobedadeak

Astelehena, 2020-12-07

Azken urtean gora egin du urtean argitaratzen den antzerki liburu kopurua, jarraian duzue aurtengo nobedadeei buruzko informazioa. Ganbila bildumako bederatzi liburuetan oinarritutako irakurketa dramatizatua egin du Karrika taldean Durangoko Azokan, eta azaroaren 8an kolekzioko azken aleak aurkeztuko dituzte.

Azken urteetan gora egin du urtean argitaratzen den antzerki liburu kopurua, jarraian duzue aurtengo nobedadeei buruzko informazioa.

Azken urteetan ez da oso ohikoa izan antzerki liburuak plazara iristea. Urte luzez lehiaketak izan dira bide nagusia edo, oso lantzean behin, ohiko argitaletxeen literatur bildumetara arrazoi ezberdinengatik iristen ziren tituluak. Azken garaietan egoera apurka aldatzera eraman duten kolekzioak azaldu dira (Ganbila, Eztena, EHAZE…) eta, urteko tituluen kopurua izugarri ihgo ez bada ere, nabarmen aldatu da, urtean 4 titulu inguru plazaratzetik aurtengo 9 tituluetara pasa arte. Hauexek dituzue nabarmenenak:

Ganbila bilduma

Aurtengo Durangoko Azokaren atarian Ganbila antzerki bildumaren hirugarren labealdia plazaratu berri dute Susa argitaletxeak eta EHAZE elkarteak. Duela urte bete lehen labealdia plazaratu zenetik bederatzi dira publikatu dituzten liburuak, eta haien orrialdeetan 16 obra, hamaika kolaborazioz lagunduak. Uda aurretik Galder Perezen Hiru geltoki lurrun, Kepa Errastiren Mami Lebrun eta Eneritz Artetxeren Isiltasuna plazaratu zituzten, uda ostean berriz, Agurtzane Intxaurraga eta Arantxa Iturberen Bidaideak, Erika Olaizolaren Panpina, eta Arantzazu Fernandezek itzulitako Sarah Kaneren Zartatua/4.48 Psikosia.

Gaur bertan (azaroak 7) 19:00etan irakurraldi dramatizatua antolatu dute Durangoko Azokan, orain arteko Szenatokia gunearen lekukoa hartuz. Bederatzi liburuetako pasarteak irakurriko dituzte Karrika antzerki taldeko Garazi Magunagoitia, Maite Lopez, Naiara Lopez eta Gorka Madrazo aktoreen, Patricia Urrutiak zuzenduak.

Bihar (azaroak 8), berriz, hirugarren labealdiko egileek hirugarren labealdia aurkeztuko dute Durangon, 14:00etan.

Hitzen Uberanen egile hauetako batzuk elkarrizketatu ditugu, ikus jarraian:

-Kepa Errasti.

-Galder Perez.

-Erika Olaizola (Miren Amurizak egina).

-Eneritz Artetxe.

07Dramatizatua

Ama-alu-lur (sorgin baten ametsak) (Denonartean)

Formatu txikirako sortu zen Ama-alu-lur (sorgin baten ametsak) lana Donostiko Poltsiko Antzerki saria jaso ostean, eta azkenean, liburura ere iritsi da. May Gorostiaga da egilea, Intujai taldeko kideekin batera.

Itxialdiaren erdian ekarrizketa egin genion egileari, eta honakoa adierazi zigun: “Argi dago antzerkia oholtzaratzeko idazten dela, baino hau esanda antzerki testuen argitaratzearen garrantzia azpimarratu nahiko genuke”.

05 AMA-ALU-LUR LIBURUAREN AURKEZPENA

Maialen Diaz Urrizaren Herri hura

Bide beria hartu du Donostia Kutxa Hiria Sariketak, euskal argitaletxe baten eskutik argitaratuta lan sarituak. Haien artean, antzerkikoa, Maialen Diaz Urrizaren Herri hura izenekoa. Honatx sinopsia dioena:

“Deserria egon daiteke jaiotetxetik itsasoz bestalde, edota sorterriko belardiak atzean utzi eta ehun kilometrora, paisaia idor baten zabaleran. Sustraiak galdu dituenarentzat distantziaren zenbatekoak ez du horrenbesteko garrantzirik. Erbesteratua berdin bizi da herri minez, arroztasun berak jazartzen du.

Bernardok eta Abeliñek, istorio honetako protagonistak, irudimenean baino gertatzen ez den elkartze bat antzeztuko dute. Bernardok azentu amerikanoz hitz egingo dio euskaraz Abeliñeri; Abeliñeren euskarari gaztelaniaren doinua dario tarteka; hizkuntza arrotzetan bizi izan dira luzaroan. Maitasun ezinezko baten istorioaz harago, gizarte arauek maitasun batzuk ezinezko bihurtzen dituztela kontatzen zaigu bertan.

Euskalkien nahiz erdararen laguntzaz, egilearen hitzei darien egiazkotasunak egiten du testu hau hurbileko. Apaindurarik gabe, justuko hitz zehatzak erabiliz iristen zaio irakurleari, bihotzean zuzen-zuzen joz.”

herri-hura-txalaparta-eus

Bidenteak gara, antzerkiaren egoerari buruzko artikuluak

Gasteizko Baratza aretoak antolatu ohi duen Zurrunbiloa euskal arte eszeniko garaikideen jaialdia bertan behera geratu zen udaberrian, eta itxialdi betean topaketa birtuala egin zuten parte hartu behar zuten lagunek. Hari horretatik tiraka, pandemiaren testuinguruan sortutako egoerarekin iritzi artikuluz osatutako liburua egitea deliberatu zuten, EHAZE elkartearen ohiko bilduman, udazkenean jaialdia berreskuratu eta bertan aurkezteko itxaropenenez. Azkenean hala izan zen, eta azaroaren erdialdean aurkeztu zuten liburuaren bertsio digitala jaialdian bertan.

Liburua osorik deskargatu daiteke gune HONETATIK. Aurki paperezko edizioa ere plazaratuko dute, eta eskaerak egin daitezke eposta honetan info@ehaze.eus. 10 euroren truke etxera bidaliko dituzte aleak.

Liburu honetako artikuluak era anitzetan daude idatziak, sormen libretik saiakera kutsura. Honako hauek dira egileak:

Patricia Urrutia Urieta, Amaia Irazabal Blanco, Iñaki Ziarrusta Hernaez, Itziar Rekalde Luzarraga, Ane Gebara Gonzalez de Axpuru, Gontzal Uribe Cuerno, Marina Suarez Ortiz de Zarate, Horman Poster kolektiboa, Telmo Irureta Uria, Maite Aizpurua Olaizola, Eneritz Artetxe Aranaz, Josune Velez de Mendizabal Fernandez de Garaialde, Formol Laborategia, Oier Guillan Bermudez.

ehaze_azala_bidenteak

Edizio digital gehiago

Ez dugu ahaztu behar Cafe Bar Bilbaoko kideek lan sarituak osorik jartzen dituztela sarean. Aurten Goiatz Labandibarren Salaketa da publikatu duten lana.

Booktegi proiektuak esker oneko “Drama” atala ere badu zaleentzat. Aurten bi lan publikatu dituzte: Koldo Izagirreren Sagasti eder printzesa eta Granadako Boabdil, eta Antonio Skarmetaren Nerudaren postaria, Patxo Telleriak euskaratua.sagasti

 

nerudaren postaria

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)