Agenda

Heinrich von Kleist-en "Michael Kohlhaas" mintzagai

Xehetasunak
Noiz: ekainak 21, 20:00etan
Non: Iruñea, Katakrak liburu-denda

Heinrich von Kleist-en

Heinrich von Kleist-en Michael Kohlhaas (Katakrak, 2019) liburua aurkeztuko dute. Itzultzailea: Xabier Mendiguren.

Aurkezpena:

—Pasa-agiria? —galdetu zuen Kohlhaasek. Ezbaiti samar aditzera eman zion, berak zekienez, ez zeukala horrelakorik aldean zeraman ziurtasunik; baina ugazabaren zer gauza zen hura deskribatzen bazioten, bazitekeela haietaz ere halabeharrez horniturik ibiltzea. Zeharretara begiratuz, alkaideak aurpegira bota zion Printzearen baimenik gabe ez zeukatela zaldi-tratulariek zaldiekin mugatik pasatzerik. Tratulariak ziurtatu zion hamazazpi alditaraino gurutzatu zuela muga paper haiek gabe; oso ongi ezagutzen zituela bere negozioari buruzko Printzearen xedapen guztiak; derrigor kontutan hartzeko errakuntza bat zela, eta huskeriekin denborarik ez ziezaiola arren galdaraz, oraindik ibilaldi luzea geratzen zitzaiola-eta. Baina alkaideak erantzun zion hamazortzigarren aldian ez ziola eskuetatik ihes egingo, helburu horrekin eman zela agindua, eta berehalaxe pasa-agiria jaregin edo bestela etorritako bidetik itzuli beharko zuela. Zaldi-tratularia, hertsapen hura zela-eta ordurako amorratzen hasita zegoen, jaitsi egin zen zalditik, pentsatzen jarri ondoren, morroietako bati eman zion eta Tronkako Junkerrarekin berarekin argituko zuela auzia esan zuen.